|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Beaumont leinua
Nafarroako
erresumako familia, Arazuriko gazteluan izan zuen egoitza, Luis Beaumontekoak
sortua (XIV. m).
Izena Nafarroako Karlos II.a erregeak Normandiako lurretan zituen jabegoari zor
zaio. Beaumonteko jauna zen beaumondarren buruzagia. Joan
Beaumontekoa izan zen bandoari izena eman ziona, bere anaia Luis Leringo
kondearekin batera Joan II.a Trastamarakoaren aurka eta horren seme
Karlos IV.a
Bianako printzearen alde armetan altxatu zirenean 1451ean, Nafarroako erresumako
ondorengotza-auzia erabakitzeko. Beaumondarrek agramondarrak
izan zituzten aurrez aurre. Joan II.ak azken hauen laguntzarekin garaitu egin
zituen beaumondarrak Lizarran. 1464an erregearekin bakeak egin bazituzten ere,
beaumondarren eta agramondarren anaia-arteko
borrokak ez ziren inola ere baretu. Eta Joan II.aren alaba Leonor
I.a tronura
heldu zenean bi bandoen arteko haserrea areagotu egin zen, hau Gaston IV.a
Foixkoarekin baitzegoen ezkonduta. Agramondarrak Foix-Albret dinastiaren
aldekoak ziren bitartean, beaumondarrak Aragoi-Gaztelako koroarekin elkartu
ziren Nafarroa barruko dinastia borrokan, eta azkenik Gaztelako Fernando II.a
Faltsarioari
Nafarroa Garaia eta Beherea inbaditzeko bidea ireki zioten (1512).
Luis: (? - 1376) Felipe III.a Prestuaren eta Joana II.aren semea.
Karlos: (1361 - 1433) Luisen semea. Dinastiaren fundatzailetzat hartzen da.
Joan: (? - 1487) Karlos IV.a Bianako printzearen maisua izan zen.
Luis: (? - 1464) Leringo I. kondea. Madrilen Enrike Gaztelakoaren basailu zela hil zen.
Luis: (?- 1508) Leringo II. kondea. Leonor I. Nafarroakoa eta Gaston Foixkoarekin zituen harremanak hautsi egin ziren. Fernando II.a Katolikoarekin aliatu zen (1475).
Luis: Leringo III. kondea. Albako dukearen tropa gaztelarrak Nafarroa inbaditu zuenean, Leringo III. kondea izan zuten buru (1512).
Frantses: Albako dukearekin batera parte hartu zuen Nafarroako inbasioan eta Enrike II. Albreti aurre egin zion Noaingo batailan.
Loturak: Sevillako ituna;