|
|
|
||
|
|
puntubi.com |
|
|
|
>BIANAKO HISTORIA |
|||
|
|
||
|
1.
Hastapenak Bianako
lurretan, Nafarroa Garaiaren hego mendebaldean, indusketa arkeologikoek
berrogeita hamarren bat aztarnategi prehistoriko eta historiko azaleratu
dituzte, gure inguruetakoen artean lurrik aberatsenetakoa dela berretsiz. Azken
aurkikuntza, Longarreko hipogeoa da. Bianaren mugartearen iparraldean
kokatua, lurpeko hilerri hori, 4.000 urte ingurukoa, bere gisakoen artean
Nafarroa osoko bitxiena eta garrantzitsuena jotzen dute. 2.
Antso VII.a Azkarra Biana,
1219an sartzen da lehenbizikoz historiografia ofizialean, Antso
VII.a Azkarrak hirigune nagusia izanen zuena berreraiki eta
birpopularazi zuenean. Horrekin
batera, hiri berriak bere muinotik garai hartako bide kultural, ekonomiko
eta politiko nagusia ikusbidean du: Jakue
bidearen Frantses ibilbidea. Gaztelu
batez, harresiz, hauei loturiko bi elizaz hornitua da; erromatarren
kanpamentu mitikoetatik ikasitako hirigintza-ereduen arabera eraikia izan
zen hiriak, Erdi Aroan setio eta gatazka ugari jasan zuen eta Gaztelaren
menpe geratu zen tarte laburretan. Garai
horretatik du “Muy Noble y Muy Leal” titulua. 3. Bianako Printzerria Ingalaterrako
Erregeak Galesko Printzerriarekin, Frantziakoak Delfinerriarekin eta
Gaztelakoak Asturiasko Printzerriarekin egin zuten bezala, Nafarroakoak, Karlos
III.a Prestuak, 1423ko urtarrilaren 20an Bianako Printzerria eratu
zuen, nafar tronoaren oinordeko guztiek titulu horren jabe izan zitezen. Hiru urte zituela -1424eko abuztuan-, bere ama Blancaren besoetan, Karlos printzeak Lizarrako merinaldeko mendebaldean kokatutako bere hamahiru hiri eta gazteluen jabetza hartu zuen, Guardia eta San Bicente Sonsierra barne. Bere
bizitza osoa, etengabeko borrokatan eman zuen. Nafarroako Erreinuaren
Gobernadore, Kataluniako Gobernadore Nagusi, bere aldekoak ziren beamontarrek
errege aldarrikatua, Bartzelonan hil zen 1461ean. Katalanek kanonizatu
nahi izan zuten. Pobleteko monastegian lurperatua da. Historiagile batzuk
diotenez, Margarita Colón andrearekin Mallorcan izan zituen
amodio-harremanetatik sortu zen Amerikaren Aurkitzailea. 4. Bargotako Aztia Bargotako
Aztia pertsonaia historikoa izan zela frogatzeko aski da jakitea Antonio
de Guevarak, Europan modako idazlea izan zenak, 1522an idatzitako gutun
batean bizi zela zioela. Martín de Castañegak ere aipatzen du handik
zazpi urtetara Logroñon argitaratutako liburu batean. Mende
honetako hogeigarren hamarkadan Aguilar Kodesko Agapito Martínez Alegríak,
Orreagako liburuzaina zenak, liburu bat argitaratu zuen nigromantiko
ospetsuari buruz, eskualdeko herri-oroitzapenak bilduak zituen datuak
abiapuntu hartuz. Johanes,
apezgora sekula iritsi ez zena, Calahorrako inkisizio-mahaiak
epaitu zuen. Bere garaikideek deabruarekin ituna egina zuela eta petrikiloa
zela uste zutela gauza jakina da. Haren
mirarien artean bada bat kultura askotan jainko eta heroiei egotzi ohi
zaiena: bere etxea gau batean eraiki zuela, eta hurrengoan bere ikuiluak,
gaur “Arenchu”koak deriztenak (“Erentzun” euskal deitura
desitxuratua nabari da hor). Valcarderako lurretan daude, Frantses Bidetik
urrundu gabe. Hortik
hartu du bere izena Bianako ikastolak. 5. Cesar Borgia Zesar
Borgia, bere deitura italieraratuaz ezagutzen dugu, baina Aragoa eta
Valentziako Borjatarretakoa zen eta bere aita Alejandro VI.ak elizgizon
karrera egitera bultzatu zuen. 1492an Iruñeko apezpiku zela, anaia baten
heriotzak norabidea aldarazi zion eta Aita Santuaren armadako kapitain
buru izatera ailegatu zen. Ondoren, Fernando
II. Inkizisiokoak Gaztelara ekartzea agindu zuen. Ihes
eginik, 1506an iritsi zen Iruñera. Handik laster, bere koinatua zen Joan
II.a Labritekoak nafar armaden kapitain nagusi izendaturik, Bianako
gaztelua setiatu zuen, eta 1507ko martxoaren 12an hil zuten. Santa
Mariako aldarean zegoen hilobi eder bat bazen haren oroimenean, eta hortik
hartu zuen 1523an Johanes de Bargota aipatzen zuen Antonio de Guevarak
bere hilartitza. Elizatik
atera eta 1953ra arte ez zuten itzuli bere harmaila. 1965ean busto bat
dedikatu zitzaion -Orduna
eskultore erronkariarrarena- Sor Simona Oroz edo San Frantzisko Plazan. Gaurko
bianarrek busto horri maglia rosa edo maillot horia paratzen diote Migel
Indurainek proba horietakoren bat irabazten duenean. 6. Hiri titulua Bianak
hiri titulua Espainiako Felipe
IV.ari erosi zion. Nafarroako bederatzi hirietako bat da. Gaztelua eta
Soto Galindoko lurrak eskuratu zituen, gaur egun duen herrilurrik
handiena. Errenazimendu
eta Barrokoan Bianak harresia eskuratuko du –Erregearena zen-, kale
gehiago egin, atariak erantsi, elizak zabaldu, eraikiko ditu etxeak,
plazak, udaletxea, zezenetarako balkoiak, iturriak, Frantziskotarren
komentua eta Ebroren ertzean Rekajoko errota. 1592an
Enrique Cock humanista eta soldaduak herri honetatik igarotzean hauxe
adierazi zuen: “Bada
Eskualdean ogi ugari eta ardo on eta merkea franko, Bianako ardandegia
Nafarroako Erresuma osoa ardoz hornitzeko gai da behar izanez gero, eta
hemen Gaztelan baino merkeagoa da dena”. Aipamen
honen ildotik, 1752an Caracas-ko
Erret Konpainia Gipuzkoarrak uxual edo pattar destilategi bat eraiki
zuen. Iruñean
1665ean, goian aipatutako erregearen hileta zela medio antolatutako
lehiaketan Francisco Alesónek, Bianako seme zen jesuita historialari
prestuak, irabazi zuen saria euskarazko poema batekin. 7. Frantsestea eta karlistadak
XIX.
mendea Iruña-Logroño Errepidearen eraikuntzarekin hasi zen. Handik pixka
batera San Pedro eliza koartel nagusitzat hartu zuten frantsesek.
Gudaroste kantonatuentzat eta pasadizokoentzat –frantsesak, ingelesak,
portugesak, gerrilak, Minaren Nafarroako Dibisioa- eman behar ziren
errazioek orube eta herri-lurrak saldu beharra ekarri zuten. 1834ean
Tomas Zumalakarregi
gipuzkoarrak Alberguería deritzan lautadan –hiriaren hegoaldean-
estreinatu zuen bere lantza luzeko zalditeria. Jakue bideko leku hori
izango zen 1975ean karlista
eta liberalen arteko preso trukaketarik handienaren gertaleku. Bien
bitartean San Pedro eliza erori eta Recajoko lursail handia saldu beharra
izan zen. Mende
bukaeran urtegia egin zen, udal abere-saila eskuratu, Foruen iturrira ura
ekarri, eta 1897ko azaroaren 24ean herrira argi-indarra iritsiko da. Gutxigatik
ez zuen argi-indarra ikusi Frantzisko Navarro Villoslada bianarrak, bi
urte lehenago hil baitzen “Amaya o los vascos en el siglo VIII”ren
idazlea eta “Asociación
Euskara de Navarra”ko kide zena. 8. XX. Mendea Lehenbiziko
urteetan emigrazio handia nabari da, filoxera izurriteak eta ia etengabeko
lehorteek eraginik. 1908an
“Gremio de Obreros y Asociados” delakoa sortu zen, kutsu katolikokoa;
1919an jornalarien artean lur-sailak banatzen hasten dira; Errepublika
iristerako iturriko ura bazen etxe guztietan; Autonomia-Estatutuei
dagokienean, berriz, udalak, gehien bat tradizionalista, hiriburutik
emandako agindu eta gorabeherei loturik ibiliko da. 40-50
hamarkadaren azkenean ardo eta oliogintzako kooperatiba sortu zen, eta
Salobreko bigarren urtegia bukatu. 1960ean
2.513 biztanleetatik askorentzat ezinbestekoa zen emigrazioari hesia jarri
zitzaion Nafarroako Sustapen Programaren bitartez, hiriari Poligonoa eman
baitzion. Ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik munta handiko gertaera izan
zen. Ur
bilketa berria, Zaharren Egoitza, Jubilatuen Etxea, Santa Mariaren
garbiketa, Kultur Etxea, Kiroldegia, Eskualdeko Osasun Etxea, Egoitza
handitzea, erromesen etxea laster, etab.: horiek guztiek egiten dute Biana
itxaropenez betetako hiria. Testuak: Félix Cariñanos "Ibilaldi bat Biana Barna"
ikastolak argitaratutako liburutik aterata. |
||
|
|
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|